TTIP: komertzio askeaz harago

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2015ko urr. 9a, 12:36

TTIP, CETA, TISA zein komertzio askeko beste hainbat tratatu geratzea eskatuz, mosaiko bat egingo da Donostiako Zurriolako hondartzan bihar, zapatua, 12:30ean. Bertan, argi eta garbi adieraziko dugu hitzarmenekiko dugun desadostasuna TTIP EZ! letrak irudikatuz. Era berean, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon ere gauzatuko da. 

Deialdi horrekin bat egin du Euskadiko Gobernuz Kanpoko Koordinatzaileen Elkarteak, eta, elkarteko kide garen heinean, Mundukidek ere bai.

Transatlantic Trade and InvestmentPartnership TTIP, Europako Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsio Hitzarmena, EBren eta AEBen arteko akordio bat da funtsean. TTIPren aurkako herri ekimenak Europan 3.000.000 sinadura batzearekin batera, TPP (Trans-pacificPartnership), TTIPren parekide bezala ikus daitekeena sinatu dute AEBetako Gobernuak eta Ozeano Bareko hamaika herrialdeek.

Herritarraren botere galera

Arantzel edo komertzio askeaz harago doan akordio horrek sortuko lituzkeen ondorio nagusiak legedien harmonizazioa eta gobernuen eta herritarren botere galera dira. TTIPri EZ kanpainak argitaratu duenez, legedia bateratzearen ondorio izan daiteke genetikoki aldatutako elikagaiak gaur egun Europan arautzen dituen legea balio gabe geratzea, adibidez. Bestalde, herrialdeen eta inbertitzaileen arteko gatazkak argitzeko TTIPek proposatzen dituen tresnak gobernuek onartutako legediak atzera bota ditzake. Ondorioz, gutako bakoitzaren botoak balio galera garbia jasango luke, gobernuek lege eta araudiak zehazteko eskumena galduko baitute.
Kapitala gailentzen duen eredua da akordio honen atzean dagoena. Mundukideren balio diren lanaren eta eraldaketa sozialaren bidez, tokiko garapen sozioekonomikoa helburu duen ereduaren guztiz kontrajarria dena. Akordio horrek kapitalaren boterearen eredu izan nahi du, horrek guztiongan sortu ditzakeen ondorio jada ezagunekin. Hazkunde ekonomikoaren logikak eta mundua dominatzen duen irabazien handitzeak aberastasunaren kontzentrazioa dakar Europako Batasunean, eta ikuspegi globalean iparraldearen eta hegoaldearen artean desberdintasunak handitzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak