Debora Nunes (MST)
MSTko buruzagi nazionala. Brasiletik dator bost hitzalditan parte hartzera, Brasilgo egoerari buruz hitz egingo du zenbait aspektuen arabera:
- MSTk Brasilen aurrera atera nahi duten nekazal erreforma. Bere borroka eta lorpenei buruz hausnartuko du.
- Lurran sarbidea lortzeko MSTaren borroka, landetan nahiz hirietan.
- Agroekonomia eta MSTko konkistak, bereziki emakumeenak, aztertuko dira ekologia eta feminismoaren ikuspegitik.
- Agro-negozioa eta nola eragiten dion Brasilgo negozioei.
- Mugimendu sozialen boterea eta indarra. Antolatzeko estrategiak eta ereduei buruz hausnartzen, eta krisiari erantzunak bilatzen.
Maite Aristegi (Etxalde)
Etxalde nekazaritza iraunkorrerako elkarteko kidea. Bergarako Martxoak 17ko hitzaldian parte hartuko du, eta gure inguruko baserritarren egoerari buruzko informazioa emango digu, emakume nekazariei buruz bereziki. Baita emakumeak, lurrari dagokionez, lortutako erronkak eta proposamenei buruz hitz egingo du ere.
MST (Movimiento sin Tierra de Trabajadores/as Rurales)
Brasilgo lurrik gabeko landa-langileen mugimendua.Munduko mugimendu politiko-sozialik handiena da. Brasilen sortu zen 80ko hamarkadaren bukaeran. Borroka egiten dute aberastasuna banatzeko eta berdintasunean, partaidetzan, naturarekiko errespetuan eta elkartasunean oinarritutako garapen-sistema bat osatzeko. Hau da mugimenduaren helburu nagusia: lurra, nekazaritza-erreforma eta gizartearen aldaketa lortzeko borroka.
MUNDUKIDEk eta LANKIk MSTrekin duten harremana epe luzerako lan-konpromiso garbi baten ondorioa da. Harremana duela 10 urte baino gehiago hasi zen, eta urte horietan, garapenaren aldeko zenbait lankidetza-proiektu burutu dituzte elkarrekin. Gaur egun, MUNDUKIDE-LANKI eta MST garapen sozioekonomikorako estrategiak aplikatzen ari dira Brasilgo bi estatutan, kooperatibismoan oinarrituta; programak Brasilgo 4.000 landa-familia baino gehiagori eragiten die zuzenean.