Balama eta nekazal iraultzatxoa

Erabiltzailearen aurpegia Mundukide 2014ko ots. 13a, 14:09

Balamarrak badakite, zer egin, nola, noiz eta zertarako …eta nekazariek gero eta eskurago dituzte, material, aholkularitza eta logistikarako bitartekoak. Izan ere aurreko urteko uztak dirua utzi baitzien aurtengo kanpaina ondo gertatzeko. Beste guztia bakarrik dator, egon seguru!!

Balaman (Marrupa ondoko distritua) hasi da 2014ko baratzetako kanpaina. Nekazariak hasi dira lanean, aurreko urteko kanpaina hobetu nahian,  2013koa ere ona izan zen arren.

Nekazariek badakite ze elikagai ekoiztu behar dituzten urterako errenta ona izateko eta gaur da eguna nekazari bakoitzak behar duen eta komeni zaiona ekoizten duena.

Tipula da erregina

Lurra eta ureztatze sistemak modernoak  gertatzen ikasi dute eta negutegiekin tipula hazitegiak eraikitzen dituzte. Izan ere, tipula da produkturik preziatuena eta ondorioz diru gehien ematen duena eta kontserbatu ere ederto egiten da.

2013 kanpainaren bukaeran makina bat kamioi etorri ziren lehenengo aldiz, Balamako nekazariek ekoiztutako tipulak erostera. Ondo kargatu ondoren 4 ordutara dagoen kostako Pemba hiruburura itzuliaz, bertako jatetxeak izaten baitira erosten dituztenak.

Idi garraioa

Lehenengo aldia da garraiorako idiak erabiltzen dituztena eta nekazariak arro daude. Gobernuak komunitate bakoitzari idi batzuk ematen dizkie lanak errazteko, baina arrazoi ugari medio, ez dira orain arte erabili herriko nekazarien zereginetarako. Izan ere ulertu dugu, gauzak ez doazenean beti egoten dela pisuzko arrazoiren bat eta ez dela  utzikeria izaten sarri pentsatzen den bezala.

Aurreko bi urtetan Balaman  lanean aritu den Juanjo Navarro kooperantea izan da, aurrekariak  ezagutu, egoera aztertu  eta gaiari heldu diona. Uztarriak, gurdiak eta beharrezko materiala nekazarien eskuetan jarriaz.

Besteak beste, orain anakardo landareak garraiatzeko erabiltzen ari dira. Izan ere anakardoa inguruko fruitu lehorren erregea da eta biztanleen elikaduran oso estimatua. Garraio praktika honek, denbora, lana eta energia aurrezten lagunduko die nekazariei.

Balamarrak badakite, zer egin, nola, noiz eta zertarako …eta nekazariek, gero eta   eskurago dituzte, material, aholkularitza eta logistikarako bitartekoak. Izan ere aurreko urteko uztak dirua utzi baitzien aurtengo kanpaina ondo gertatzeko.

 Beste guztia bakarrik dator egon seguru!!

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak