Nahiz eta agro negozioa munduko lur emankorrenen jabe izan, nekazaria eta familia nekazaritza da gizakiok behar ditugun elikagaiak ekoizten dituena
Agro negozioak, Europako abereak gizentzea eta autoen etanola ekoiztea du helburu, baina ez pertsonen gosea asetzea.
2014a Familia Nekazaritzaren Nazioarteko urtea izendatua izan da. Izendapen honen sustatzailea Munduko Landagunea elkarte euskalduna izan da. Mundukide Fundazioa, elkarte honen zuzendaritza batzordekidea da. Sustatzaileez gain, kontinente guztietako 360 erakunde zibil eta nekazarik babestu dute.
Nazio Batuen Erakundearen (NBE)ko asanblada orokorrak izendatutako mundu mailako ospakizun hau, nekazal eta arrantzale familien, komunitate indigenen eta alorreko kooperatiben aldeko politika aktiboak bultzatu ahal izateko erreminta bihurtu nahi da. Guztia, gosete eta pobreziaren aurkako borroka eragingarriaren eta ingurugiro eta biodibertsitatearekiko errespetuan oinarritutako landa gunearen bilaketaren ikuspegitik.
Familia Nekazaritzaren onurak:
Elikadura bermea: Munduko elikagaien %70a nekazal familiek ekoiztutakoa da.
Ongizate iturria: Munduko familien %40ak nekazaritza dute bizitza-sostengu nagusi eta bizitzeko era.
Pobreziaren etsaia: Beste esparru batzuk sortutako BPG arekin konparatuz, nekazaritzatik sortutako BPGak pobrezia murrizpenean eragin bikoitza dauka.
Biodibertsitatearen babesa:Inguru anitzetara ondo egokitutako lekuan lekuko ganadu arraza eta hazien erabilerarekin landa biodibertsitatearen babesa bermatzen da.
Emakumea ekoizle: Garapen bidean dauden herrialdeetako %50 aren ingurukoa da emakume ekoizleen kopurua.
FNNU-2014 joan den azaroaren 22an inauguratu zuten New Yorken, NBE-ren egoitza nagusian. Gosea eta Pobreziaren aurkako borrokan Familia Nekazaritzak duen garrantzia azaleratu zuen irekiera ekitaldi ofizialak eta oda bat bilakatu zen planeta guztian zehar sakabanatutako 2.000 milioi familia-nekazarien alde.