Eskerrik asko Arrasateko Lanbide Hastapen Eskolari!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gutun honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiogu Arrasateko Lanbide Hastapen Eskolari. Badakigu bizitza ez dela erraza, baina, norberaren semeak ezgaitasunak baditu, are zailagoa da. Nire seme Markelek, 10 urte zituenean, Asperger zuela esan ziguten –autismoaren familiakoa–. Ordutik hona, bidea ez da erraza izan.