Aranzadi Ikastolan burutu zituen ikasketak, DBHko 2. mailara arte, baina zituen zailtasunengatik ezin izan zuen jarraitu, eta, euren bitartez, zuekin egin genuen topo. Nahiz eta Markelentzat hasierak eta aldaketak oso gogorrak izan, poliki-poliki moldatzen joan zen, eta hiru urte zoragarri igaro ditu zuekin. Elektrizitate ikasketak burutu ditu, praktikak ere bukatu ditu Gureak-en –mila esker zuei ere, Markel hain ondo zaintzeagatik–, eta harro dago. Sekula ez zuen pentsatuko honaino iritsiko zenik.
Bere familiakook ez daukagu hitzik egin duzuen lana eskertzeko. Ederto zaindu duzue! Beti eramango zaituztegu bihotzean, batik bat, Markelek, nahiz eta, askotan, emozioak adierazteko zailtasunak eduki.
Mila esker maisu eta langile guztiei –Mikel, Xuxo, Iñaki, Alberto... guztioi– eta, nola ez, zuri, Txisto. Zu izan zara bere zaindari eta gidari bi urte hauetan.
Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!
----------
Ione Santos
Bergara