Deklarazio faltsuen aurrean, egia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elizburu 2021ko ots. 26a, 00:00

Gutun honen bidez, Wolfratex enpresaren inguruan egin diren adierazpen faltsuen harira ondorengo puntuak azaldu nahi genituzke:

1. Wolfratex ez da itxi. Bere jarduerak indarrean jarraitzen du. Tamalez, eta gure eskuetatik kanpo dagoen merkatuan, asiar jatorriko produktu gehiegi dago, eta ekoizle hauen aurka lehiakor izateko zailtasunak medio, salmentak jaitsi egin zaizkigu eta, ondorioz, gure produkzio ahalmena ajustatu beharra izan dugu; horretarako, hainbat langileren kontratuak eten egin behar izan ditugu. Dena dela, egoera honi buelta eman eta gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko, akzio komertzial eta inbertsio desberdinak onartu ditugu.

2. Wolfratexeko langile guztiak dagokigun lan hitzarmenak – ehungintzakoa– ezartzen dituen baldintzetatik gora egon dira. Datuei erreparatuz, lan hitzarmenak markatzen duena baino %38 gehiago ordaindu dugu.

3. Wolfratexek ez du administrazio publikoaren dirulaguntza edo subentziorik jaso, eta, ondorioz, aurrera eraman diren inbertsio guztiak bazkideen poltsiko eta banketxeei eskatutako kredituetatik –oraindik ordaintzeko ditugunak– atera dira.

4. Wolfratexen ez da dibidendorik banatu. Wolfratex enpresak bere ibilbidean herriarekiko duen jarrera gogorarazi nahiko genuke, bai herrian lanpostuak sortuaz eta baita herriko autonomo eta enpresa txiki askori lana emanez; alde batetik, lehengaia bertan erosiaz eta, bestalde, gure inbertsio guztiak berauek kontratatuta eginaz. Aipatzekoa da zazpi hilabete hauetan eginiko inbertsio hauek guztiek 2,5 milioi euroko zenbatekoa batzen dutela.

Kezkagarria iruditzen zaigu aurreko astekoen moduko adierazpenek duten eragina; izan ere, min handia egiteaz gain, konfiantza falta handia sortzen dute ekintzaile edo inbertsore berriengan iniziatiba enpresarialak gure herrian garatzeko.

Egia hauek guztiak argi utzi eta gero, Wolfratexen gure lanetan jarraituko dugu, herrian inbertituz, ahal den neurrian lanpostuak sortuz eta guztion bizi kalitatea hobetzeko helburua duten ekimenak sustatuz.

----------

Iker Elizburu

Wolfratex enpresako zuzendaria (enpresaren izenean)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak