Elkartruke horretatik eta gaztelerak euken eraginari esker be Balinda moruko esamoldiak asmau gittuen. Beste asko be entzuten zien: gitarria ikutu, eurixe dabil, hobiaue da, ikusi dotsut, eta danen gaiñetik lehen aittatutako Balinda fan, Balinda egin... famaue.
Gaur egun geure gazte askoren kultura erreferenteak erdara mundutik datozenez, arrasto nabarmena uzten dau ebalten dauen euskerian be. Ezaugarri batzuen artien ahal dot esan a lo nahasketa bat dala tipo euskañol, en plan balinda baiña más salvaje. Arabiar puntu bat be badauko: ahal naz fan, ahal dot zabaldu, ahal dozu egin...
Beste ezaugarri bat aberatsa baiño pobrie dala esango neuke, eskekue da: es ke Markelek esan dau, es ke holan da... eta antza danez be ez dau oso osasuntsu: si da neuk esan doten moruen, si dau txarto…
Eskerrak Soziolinguistika Klusterrak 2014an Arrasaten emundako datuen arabera kaleko erabillera 1988tik 2013ra ; %14tik %34ra igo dan porque si no vamos listos.