Pilota

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Eraña 2016ko eka. 18a, 00:00

Fan dan zapatuen Debarroko pelota txapelketako finalak Atxabaltan jokatu die: kadetietan Bergara Oñatin kontra txapeldun eta gazte maillan bergararrak be arrasatearren, Ander Llodioren eta Ander Muruaren, kontra irabazle.

Seniorretan, barriz, Soraluze garaille barriro be Bergarakuak kontrarixo ziela –Ibai Bolinaga arrasatearra bikotekide zalarik–.

Wikipediara jo dot pelotaren jatorrixe zein dan jakitteko, eta, antza, antxiñako zibilizaziñotan jokatzen ei zan pelotan.  Erdialdeko Amerikan, Ekialde Hurbillien eta Mendebaldeko Europan, oin dala mende asko jokatu izan da. 

Euskaldunok geure egin eta jokuan ezaugarri batzuk aldatu dutsegu: jokalekua, joko arauak, jotzeko tresnak eta pelotie bera be aldatu dogu. Honi kiroloni gaur egun eusko pilota esaten dutsie mundu osuen.

Kontue da antzekotasun asko hartzen dutsetela pelotiai bertan berba egitten douen euskeriaz. Euskerian jatorrixe be nunbait aurreindoeuropar mundu ixilliko behelaiño artien dau gure pelotaren jatorrixa letxe.

Ezaugarri antzeko gehixau be badauko, tamalez: bixen egoerie ez da erabillerari dagokixonez baikor agerketako modukue, bixak bihar daue, kultur ondare dien neurrixen, beranduau agertu dien hizkuntza edo kirolengandik babestie. 

Zer egin geinke, ba, diruz laguntziaz gain bixak suspertu daixien?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak