Lekunbarri

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2023ko urr. 20a, 09:52

Adin handikoek badakite Lekunbarri izeneko auzunea badela herrian, baina gaur egun, harrigarria ez bada ere, ezezaguna da herritar gehienentzat. Bere lekua Triana izenak ordezkatzen du.

Auzune horren aipamena egiten den bakoitzean, Triana izenez agertzen da, izen ofiziala izango balitz bezela. Baina ez dut uste maila horretara iritsi denik, nahiz eta behin eta berriz horrela balitz bezala agertu hedabideetan. Gure haurtzaroan, Lekunbarri izenaz ezagutzen zen, eta Triana txantxetan hitz egitean erabiltzen zen.

Euskal toponimoak antzinakoenak dira, eta zaintza berezia merezi dute adituen esanetan. Zoritxarrez, euskal leku-izen asko desagertu edo eraldatuak izan dira, han eta hemen, mendez mende, gure utzikeriagatik, alde batetik, eta gaztelaniaren eta frantsesaren eraginez, beste aldetik. Euskarak dituen arazo guztien artean, hau bat gehiago besterik ez da. Hizkuntza minorizatua dela kontuan harturik, arrisku asko ditu alde guztietatik, eta denon arteko arreta guztiak gutxi izango dira iraupen zabala eta sendoa izatea nahi badugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak