Eguberriak eta Olentzero

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2021ko abe. 24a, 00:00

Hemen dira mundu osoan milioika jendek ospatzen dituzten jaiak: Eguberriak. Nazareteko Jesusen jaiotza. Kristautasunaren figura zentrala, eta historiako garrantzitsuena.

Festa hauek badute beste esangura garrantzitsu eta antzinatasun zaharrago bat, adituen esanetan eguberri hitzak berak adierazten duena: eguzki berri. Garai honetan, eguzkia indartzea, egunak luzatzea, festa izatera bihurtu zen, geroago, kristau tradizioak Kristoren jaiotzaz lotuko zuena. Olentzeroren tradizioari buruz interpretazio asko daude. Baina, duela 50 bat urte, gizatalde batzuek eman ziotenak zerikusi gutxi dauka aurreko guztiekin, ez eta Lesaka eta inguruko herrietan bakarrik ezagutzen zen Olentzero tripontzi eta zurruteroarekin.

Badirudi Olentzero honek lehiatu eta ordezkatu nahi dituela Papa Noel, Santa Claus edo Errege Magoak, tradiziotik eta berari eskainitako estrofak edo ahapaldiak azaltzen dutenetik urrunduz. Eta tradiziotik gehiago urruntzen da Mari Domingi gehitu zaionean. Lesakarrak eta han bizi ginenok ez genuen uste honelako aldaketarik ezagutuko genuenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak