Zuhaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Esteban Irusta Mallea 2019ko uzt. 26a, 08:24

Euskal Herri ia osoan, zuhaitzez inguratuta bizi gara.

Horregatik, beharbada, ez ditugu behar beste baloratzen. Historikoki, behar-beharrezkoak izan dira gizakiontzat. Horien zurarekin etxebizitzak, itsasontziak eta zernahi tresna egin dira; eta sua egiteko. Garai bateko baserritarrek beste helburu batzuetarako ere erabiltzen zituzten. Baserriek zuhaitzen laguntza –arteak, gehienbat– izaten zuten haize boladez defenditzeko eta beren ezkurrak janari izateko. Intxaurrondoak inguruan landatzen zituzten. Gereziondoak eta pikondoak ez ziren oso urruti izaten. Hurritzak nonahi aurkitzen ziren. Beste arbolak, ahaztu ezinak, pagoak, haritzak eta gaztainondoak ziren. Azken horiek, gaixotasun baten ondorioz, aspaldi desagertu ziren.

Zuhaitzek ematen diguten oxigeno eta freskotasunaz, xurgatzen duten oxido karbono eta beste toxikoaz, eta ingurua edertzen dutenaz, ez da samurra ulertzea, han eta hemen, herri barruetan egiten diren mozketa eta inausketa batzuk. Herrien eta hirien alde ederrenak zuhaitzez inguratuak diren lekuko, hor ditugu aberatsen jauregiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak