Gehiegikeriak

Neurriz kanpo egiten ditugun jokabideak ia egunerokoak dira. Hasieran, neurriz kanpo jan-edanak edo zigarro bat erretzeak ez du ematen garrantzia duenik.

Jai bat dela eta droga bat edo bestea probatzeak ere ez. Oso barneratuta dago jaietan neurrigabeko portaerak izan behar direla. Neurriz kanpo zerbait egiten ez badu ez duela gozatzen. Gazteek ez ezik nagusiek ere antzera pentsatzen dute eta giro horretan zaila egiten zaio gazte bati joera horren kontra joatea. Baina jaiak izan edo ez izan, inozo hasi eta ohitura ezegokiak normaltzat hartzera pauso oso arrunta da.

Batzuetan, horietako portaerek menpekotasuna sortzen dute eta ondorioak, zuzen edo zeharka, denok jasaten ditugu. Lehenengo jasaileak menpekotasun horietan eroritakoak dira. Baina arazoek familian eta gizartean ere eragina izaten dute. Errepideetako istripu asko alkoholaren edo beste drogaren baten ondorioa izaten dira. Lan-istripu batzuen eragilea ere gehiegikeria horietan egon daiteke eta ez beti lanerako baliabide eskasietan. Kasu hauek erakusten digute pertsona bakoitzaren askatasunetik at ezin direla portaera batzuk arinki hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak