Sarritan, gainera, inkestak egiten dira jakiteko pertsona horien sexua, adina, ikasketak eta jatorria zeintzuk diren. Funtsean, topikoetan erori eta pentsatu izan delako eskaintzen eta kontsumitzen denaren arteko zubi bakarra dagoela eta rapa ez zaiela zaharrei gustatzen, feminismoa emakumezkoen kontua dela, ekologismoa ezkertiarrena eta sare sozialak adoleszenteenak.
Globalizazioak, baina, beste fenomeno interesgarri bat ekarri du eta Netflixen adibidea aipatzea merezi du: gustuen araberako komunitateak. Esandako plataforma digitalak badaki beldurrezko edukiek arrakasta daukatela adin desberdinetako hainbaten artean, animazioak zenbait gizon eta emakume erakartzen dituela eta komediak sarbide erraza daukala jatorri etniko anitzekoentzat. Horretarako, munduko merkatua 2.000 gustu komunitatetan sailkatu du eta gu guztiok bertan sartu. Hala, produktuaren arrakasta ez du profil soziodemografikoaren arabera neurtzen, baizik eta komunitate horientzako eduki zehatzak eskainiz eta nahiak eta desioak noraino asebetetzen diren neurtuz.