"Peter-en printzipioa"

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Urzelai 2013ko ots. 27a, 01:00

Honela dio Peter-en inkonpetentziaren printzipioak...

... hierarkikoki antolatutako erakunde batean langileak gorantz egiten du bere inkonpetentzia maila lortu arte. Bestela esanda: langileak lanpostuen eskalafoian etengabe gora egiteko joera du, eta, behin maila altuenera heltzen denean, inkonpetente huts bihurtzen da. 

Laurence J. Peter irakasleak eraiki zuen printzipio hori. Oinarri nagusi horretatik bi ideia ondorioztatu zituen: bata, denborarekin, lanpostu gehienak gaitasunik ez duten pertsonen esku erortzen direla; bestea, inkonpetente horiek langile mordoa behar dutela inguruan beraiei zegozkien lanak taxuz egin ditzaten. 

Enpresa pribatuan gertatzen denean… alla cuidaos! Enpresariak ikusiko du zein kudeatzaileren eskuetan uzten dituen bere sosak. 

Baina diru publikoaren kudeaketaz ari garenean… kuidao! Botaiezue begiratu bat zuen inguruko erakunde eta enpresei: apustu egingo nuke Peterren printzipioa ia ehuneko ehunean betetzen dela. Hala da, ganorabako eta alferrek gidatzen dituzte erakunde eta enpresa asko eta asko. Enpresa pribatuen kasuan, esandakoa, akziodunei dagokie beraien interesen zaintza. Ondare publikoari dagokionez, 4 urtetik behineko hauteskundeez haratago bestelako kontrol-moduak ezarri beharko genituzke "Gauza-publikoa" kudeatzen dutenak kontrolatzeko. Urtez urteko plebiszitu edo akziodunen batzar antzeko bat, beharbada. Gizartearen norabidea eta guztion diruak (zenbaitzuentzat, bistan da, inorenak ez) gestionatzen dituztenak gertutik zaintzeko aukera eduki beharko genuke, sikiera. Izan ere, zenbaitzuetan zera uste dugu: tontorrean dauden buruzagiak gure aldean azkar, inteligente eta trebeak direla. Baina, maiz, Peterrek erakutsi bezala, ganorabako hutsak baino ez dira. Eta honek, noski, erakunde guztietarako balio du: hasi udal txikienetik, eta EITB edo azpiegituretatik pasata, Jaurlaritzaraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak