Bost pieza joko ditugu guztira, eta, klasikoetatik hasi eta gaur egungo musikaraino, gustu guztietarako doinuak izango dira emanaldian. Penellaren El gato montés operako pasodoble batekin hasiko gara, eta sarrera doakoa izango da.
Piano-jotzaileak Andoainen
Asteburuan zehar, Maria Rodrigez, Nerea Remiro, Lorea Gartzia eta Uxue Usatorre ikasleek emanaldia egingo dute Andoaingo piano jaialdian. Eta aurtengoa hamargarrena denez, hainbat irakaslek ere joko dute jaialdian; tartean, Arrasate Musikaleko irakasle Isabella Blezianek.