Bakardadearen lagunik onenak

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Agirre 2024ko eka. 29a, 00:00

Maskoten kopurua hazten ari da, eta gaur egun txakur gehiago daude Hegoaldean haurrak baino.

Informazio mota hori ohiko bihurtzen ari da komunikabideetan.

Jaiotza-tasa jaisten ari da, egungo egoera ekonomikoa, soziala eta lanekoa prekarietatez josita dago, gazteak beranduago emantzipatzen dira eta pertsonek gero eta bizi-itxaropen handiagoa dugu. Horiek izan behar dute maskoten besoetan erori garen arrazoi nagusiak.

Gizakia beti egon da animalien ondoan, lehenik eta behin, ehizarako eta babeserako laguntza-eginkizun batekin, eta pixkanaka gizartearen emozioen beharrak ere asetzen joan dira. Maskotek etengabeko lotura afektiboa eskaintzen dute giza harremanekin eta hazkuntzarekin lotutako konplikaziorik eta erantzukizunik gabe.

Ameriketako Psikiatria Elkarteak berriki egin duen inkesta baten arabera, jabeen %86k uste du beren maskotek eragin positiboa dutela osasun mentalean, eta %90 inguruk uste du animalia familiako beste kide bat dela.

Ikusten ari garen aldaketa nabarmenetako bat animalien antropomorfizazioa da; hau da, maskotei giza portaerak eta sentimenduak egoztea. Horrek sendotu egiten du haiekiko lotura, baina gaizki interpretatzeko arriskua ere badakar, baita osasun fisiko eta mentala kaltetu diezaieketen portaerak garatzeak.

Ikertzaileen arabera, antropomorfizazio hori bereziki nabaritzen da gure maskotek zaintzaileen hutsune emozional bat betetzen dutenean, izan ez duten edo galdu duten rol bat betetzen dutenean. Bakardadeak gero eta garrantzi handiagoa du, eta gizartearen eskala osoari eragiten dio, baina, batez ere, gazteei eta adinekoei. 

Hau da eraiki dugun gizartea; pertsonak geroz eta bakartiago gaude, eta gure behar afektiboak maskotekin estaltzen ditugu. Txakurra gizakiaren lagunik onena dela esaten da, baina pentsatu al dugu gu ote garen haientzako lagunik onenak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak