Adibidez, jadanik ontziei eta hondakinei buruzko legea onartua izan da, eta, horren ondorioz, kontsumitzaile garen aldetik, erosketetan inguruan egiten ditugun hautuak gero eta garrantzitsuagoak izango dira planeta hobea izaten laguntzeko.
Era berean, berriki onartu da txikizkako merkataritza-establezimenduetako higiene-baldintzak arautzen dituen araudia; berrikuntza interesgarriak dakartza, elikagaien xahuketari buruzko etorkizuneko legearen alderdi batzuekin lerrokatuta.
Ba al zenekien araudi horren arabera bezeroek beren ontziak txikizkako saltokietara eraman ditzaketela eta txikizkako merkataritzako establezimenduek ontzietako batzuk berrerabili ditzaketela, betiere, dagozkien higiene-baldintzak eta araudia betetzen badituzte?
Araudiak, halaber, zenbait baldintza ezartzen ditu ontziratu gabeko jakien salmenta sustatzeko, eta, hortaz, aukera emango digu gure ontzien erabilerari bultzada emateko. Janari mota desberdinekin erabili ditzakegu, eta ontziek egokiak izan eta garbiak egon behar dute; izan ere, horrela ez bada, dendariak atzera bota ditzake.
Etorkizuneko elikagaien xahuketari buruzko legeak ere jasotzen du ostalaritzako soberakinak kontsumitzaileak ontzi berrerabilgarrietan eraman ahal izatea, eta, horrenbestez, zergatik ez eraman tuperrak etxetik kanpora jatera joaten garenean?
Alegia, zure ontzia eraman ahal izateko aukerak plastikoak murrizten laguntzen du eta erabilera bakarreko ontziak ekiditen ditu.
Atera ditzagun gure etxeko ontziak eta egin dezagun tuperraren iraultza!