Sugea, amuarraina ahoan duela

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko abu. 10a, 10:52

13 urteko oñatiar gaztetxo batzuek sugea ikusi zuten errekan amuarraina ahoan zuela. Ibaitik atera zuten argazki bat ateratzeko, baina berehala utzi zuten zegoen tokian. Ni, erretiroa hartu arte, ez nintzen konturatu natura zaindu behar zenik; hauek gaztetatik dakite.

Suge biperakara  (Natrix maura) dela uste dugu. Iñaki Sanz-Azkuek ere, ez dela ondo ikusten, baina dio itxura guztia duela ur sugea izateko. 

Oihana Urkiak egindako argazkia Urrexolako Errota baserriaren inguruan. 2022-07-20).

Ur sugearen defentsa mekanismo nagusia harrapariek suge gorria dela uste izatea da. Arriskuan sentitzen denean, suge gorri itxura handia hartzen du, burua zapaldu eta triangelu forma hartuaz.  Horrez gain, suge gorriak bezala oldartzen da harraparien aurrean, horien portaera eta soinua imitatuz. Baina ez da pozoitsua, ahoa itxita mantentzen dute eta ez dute hozka ere egiten. Sugea harrapatuz gero, usain txarreko jariakin bat askatzen dute kloakatik behera.

Urrexolako Errota baserriko etxekoandreak esan zidan, behin suge bat ikusi zuela ahoan zuen ezkailua uretatik kanpora ateratzen, ito zedin, eta berak hartu eta berriro ibaira bota zuela. Sugea askaririk gabe geratu ei zen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak