Gaztainondo enborrak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko ots. 14a, 18:27

Zutik diraute oraindik. Fruitua, mendeetan zehar, oinarrizko jakia izan zen gure arbasoentzat. Azarotik martxora arte gaztainak jaten ziren afaltzerakoan. 

XIX. mendearen amaieran, izurrite batek baserritar asko miserian murgildu zituen; negua igarotzeko ezinbesteko elikagaia zen.  Ekonomia horren oinarria basoa zen, ehiza eta frutak. Kontuan izan behar da gure mendi malkartsuetan landaketek ez zutela fruitu handirik ematen.

Aita Palaziosek zera esaten omen zuen: "Gaztañiak merizi dabela urregorrizko atxurrakin jorraketia. Nekazarien sabela beteteko hori dala janaririk onena eta merkiena". (Aitonaren uzta, Graziano Anduaga).

Oharra: Lehenengo argazkia Jon Lezetarena da, besteak nireak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak