Intsektu hauek sitsen eta tximeletan ahaideak dira, hauen larbak eta pupak. Uretakoak dira, beraiek egiten dituzten tutu-formako kutxatila txikien barruan bizi dira eta harea-aleak, landare-hondakinak eta abar itsasten zaizkio.
Nik ez nekien zer ziren. Arantzazu Sagarzazuk azaldu dit. Argazkiak bereak dira. Iker Novoak ere horrela dela esan dit.
Ekarpen hauek ere jaso ditut: Uxua Olallak (@uxuaola) dio "uraren kalitatearen indikatzaileak" direla; Joxe Anjel Mikeok (@ja_mikeo) "zotzeko arra" deitzen diotela Angiozarren; Gillermo Glariak (@GuillermoGlaria) berriz, bere herrian "canutillo" deitzen zietela (Burlata Urzainki).
Eskerrik asko denoi.