Angiozarko eskola txikiko komunitatearen agurra ikasturteari

Erabiltzailearen aurpegia Angiozarko Eskola Txikia 2023ko eka. 22a, 14:38

Atzo, Angiozar eskola txikiko komunitate handiak, ikasturte amaiera guztietan bezala, ikasturte amaierako jaialdia ospatu zuen. Aitzakia izugarri ona bailarako komunitatea elkartzeko.

Urtero, bezala, haurrek ikuskizun paregabea antolatu ziguten.

Urtero bezala, institutura doazen ikasleak agurtu genituen.

Eta urtero ez bezala, aurten, Leire Ibarzabal zuzendariari agur omenalditxoa egin diogu. Bost ikasturte ostean, beste ikastetxe batera baitoa. Bitez lerro txiki hauek bere lana goraipatu eta inplikazioa txalotzeko. Eskerrik asko Leire.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.