Irratia

TXINGOKA

Euskara ardatz hartuta, eta umoretik eta jolasetik, AED elkarteak eta AEK-k elkarlanean egindako podcast-a da 'Txingoka'.
-- AED eta AEK --
4 atal entzuteko
Txingoka 7: Olentzero
2025/12/23

AEK-ko kide Oskar Elizburuk eta Uxue Igartzak gidatzen duten Txingoka podcast saioaren zazpigarren kapituluan Olentzero eta beste hainbat kontu entzungai.

Txingoka 6: Gabonetan keixak
2025/12/04

Negu-sasoia iristearekin bat, gure herriko ohiturek kantuan eta eskean jartzen gaituzte; oles egiten, hain zuzen ere. Zergatik? Zer dago horren atzean? Zenbait ospakizun eta kanturen inguruan jardungo dugu oraingoan. Zerbait jasotzen badugu ondo, eta, bestela, hor konpon!

Txingoka 5: Gaba Baltza eta ondra-janak
2025/10/29

Bizien eta hilen arteko munduak elkarrengandik inoiz baino gertuago dauden sasoia da urri bukaera. Horregatik, atal honetan, gaba baltzaz edo arimen gauaz jardungo dugu. Aspaldiko ohitura da Euskal Herrian; baita Arrasaten eta inguruetan ere.

Txingoka 4: Ze bero Seberon
2025/09/24

Laugarren atalean oporrez eta lanera itzultzeaz jardun dute Txingoka saioko solaskideek; baina, jakina, euskara jatorrean!

.2..