Maria Oses eta Idoia Asurmendi: "Lagunak gara, baina sortzean ere oso ondo ulertzen dugu elkar"

Musikazaleek musikazaleentzat sortutako Sona bideopodcasteko zazpigarren gonbidatuak Arrasateko Maria Oses idazlea eta Aramaioko Idoia Asurmendi musikaria izan dira. Munstroen bila: ohe azpian aurkitutakoak ikuskizunaren aitzakian etorri dira, Arrasateko institutuan aspaldi hasitako adiskidetasun bereziak sorkuntzan ere emaitza bereziak utzi dituen seinale. Elkarrizketaren ostean, bi pieza interpretatu dituzte: Munstroa eta Hau ez da kantu politiko bat. Sona-ren lehen denboraldia borobildu dute Osesek eta Asurmendik.