O'Hooley & Tidow bikoteak egin duen Shane McGowan-en (The Pogues) Fairy tale of New York abestiaren bertsioa Patxi Lurrak Iñaki Peñaren fonotekatik tiraka egin duen John Breen lagunari eskainitako kapituluan entzungai.
Hirugarren elkarrizketa horretan, Etor Larrañagak Amustei, Harria, Bap! eta Hellacopsters taldeen abestiak ekarri dizkigu. Eta Dimas aitaren omenaldia.
Nick Cavek semeari dedikatutako diskotik, Leviathan abestia aukeratu du Patxi Lurrak. Edo aita baten dolua hildako semearengatik.
Gaurkoan bigarren elkarrizketa argitaratuko dugu. Miren Ezenarro ospitaleko erizaina da, Bruce Springsteen aukeratu du musikarekin laguntzeko. Mirenen amaren abeslari kuttuna zen, haren bizitzaz, gaixotasunaz eta heriotzaz hitz egingo dugu.
Zure urtebetetzea, aita hil zen eguna, urteurrenak. Anari lehenengo aldiz agertu da hil eta biziko gure abestien zerrendan, Efemerideak kantuarekin.
Galizierazko hil eta biziko Cedeira abesti argitsu hori eskaini diot Cedeiran sustraiak zituen Rakelendako. Gugan bego.
Chariots of fire (1981) pelikularen soinu-bandan datorren himno anglikano dotorea da Jerusalem; Palestinako genozidioaren biktima guztien omenez.
Kantu hunkigarri bat aukeratu du gaurko kapitulua Patxi Lurrak: Xalbadorren heriotzean. "Hizkuntzak oztopo dira horrela izatea erabakitzen duenarentzat. Ez da Rozalenen kasua, inoiz idatzi den heriotza kantarik ederrenetarikoa abesten entzungo duzuenez".
Abesti horrek bertsio horretan zabaltzen du Aulki Hutsak dokumentala; ordutik, lotuta daude bata bestearekin.