2025eko azken saioan topiko guztietan murgildu gara: Gabonetan girotutako pelikula gustukoenak nabarmentzeaz gain, urteak eman duenaren errepasoa ere egingo dugu. Eta hori guztia, gure Grinch partikularraren boikot saiakera gainditu eta gero!
Zeinek nahi du moja sartu Los Domingos ikusi ostean? Nor da Caza de brujas defendatzen duen bakarra? Eta zeintzuk dira gure amesgaiztoak jantzi dituzten beldurrezko pelikulak? Kontuz hainbeste misteriorekin, edozein momentutan dator-eta sustoa!
Donostia Zinemaldian zeresana eman duten pelikulak eta aktoreak izango dira lehen zatian protagonista, baita aretoetan ikusitako azken filmak ere. Bigarrenean baina, ahotsak findu, dantzarako oinetakoak jarri eta musikalen munduan murgilduko gara. Because we can, can, can!
Uda ez da oso oparoa izan estreinaldiei dagokienez, baina hartu dugu tartetxo bat pelikulak ikusteko… eta gero horiek narrutzeko edo aupatzeko. Azken 30 urteetako izar handien ibilbideak ere errepasatu ditugu eta, nola ez, Donostia Zinemaldiak ere izan du bere tartea.