Izotzaren ondorioz arriskutsu daude hainbat bide Gatzagan

Imanol Beloki Unamuno 2026ko urtarrilaren 7a

Atzo egindako elurrarekin gozatzeko tartea izan zuten askok, baina, gaur berriz, hotzaren ondorioz izoztuta agertu dira txoko asko. Horren aurrean, neurriak hartzen ari dira hainbat herritan, zenbait bide arriskutsu daudelako. Leintz Gatzagan, esaterako, Goikoportaletik udaletxera arteko aldapa arriskutsu dago, eta "tentuz" aritzeko eskatu dute Udaletik.

Debagoieneko herri altuenetan, Elgeltan eta Leintz Gatzagan izan du eragina izozteak, batez ere, eta herritarren kexak ere izan direla adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak. Horren adierazle da Goikoportaletik udaletxera arteko bidea edo herrigunetik Gatz Museora arteko errepidea. "Atzoko egunean haurrak gustura aritu ziren jolasean elurrarekin, baina, gaur izotzak arazoak eragin dizkigu herrian. Jaso ditugu herritarren kexak eta pazientzia eskatzen diegu, lanean ari gara".

Erlazionatuak

Izotza atzoko elurraren gainetik

Oihana Elorza Gorostiza urt 07, 11:52 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak