Izotza atzoko elurraren gainetik

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko urtarrilaren 7a

Izotza egin du gauean eta labainkorrak zeuden goizean herriguneko zein landa guneko bideak eta bazterrak. Udal brigadako langileak, kale garbitzaileak eta lorezainak elkarrekin dabiltza lanean goizetik izotza kentzen.

Herrigunean, oinezkoen bideetan, espaloietan eta eskaileretan, gatza botatzen hasi dira goizean goiz udal brigadakoak, kale garbitzaileak zein lorezainak. Labainkorrak zeuden, izotzaren ondorioz eta izotza kentzea izan da euren lehentasuna. Landa inguruetan, berriz, udaletxeko pick-up ibilgailua dabil goizetik bideak garbitzen –atzo ere bai–. San Martin eta San Lorentzo auzoetan ere ibili da ibilgailu hori, aldapak garbitzen.

Azaroaren erdian sartu zen indarrean elurraren protokoloa, neguko prebentzio plana. Martxoaren amaierara arte egongo da indarrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak