Euskal meteorologia agentziak adierazi du elur kota 400-600 metro inguruan kokatuko dela goiz partean; eguerdian gora egingo du 800-1000 metro inguruan kokatuz, eta arratsaldean 1.000 metrotik gora. Arratsaldean euria ugariagoa izango dela iragarri du, batez ere Kantauri aldean.

Mendateen egoera
Era berean, errepidean adi gidatzeko dei egin du Segurtasun Sailak. Mendateen egoerari dagokionez kontuz gidatu behar da Gatzagan (Leintz Gatzaga), Arlabanen (Leintz Gatzaga), Elosuan (Bergara), Kanpanzarren (Bizkaia eta Gipuzkoa artean), Kurtzetan (Aramaio) eta Pagatzan (Elgeta) kontuz gidatu behar da elurra dagoelako oraindik hainbat gunetan eta izotza ere bai.

Hainbat herritako kaleetan ere izotza dago. Oñatiko herritar batek jakinarazi duenez kontu handiarekin ibili beharra dago, erortzeko arriskua handia delako.