Korrika Kulturala Leintz Gatzagara ere heldu da

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko mar. 17a, 18:50

Belaunaldi ezberdinetako gatzagarrek euskararen inguruan euren testigantzak eta bizipenak partekatu dituzte lehendabizi, ludotekan, eta ondoren, Gatz museotik herrira arteko ibilbidea egin dute gazteek, lekukoaren atzetik.

Korrika Kulturalaren ekintzen barruan, gatzagarrek arratsalde borobila izan dute gaurkoan. Arratsaldea testigantzak eta bizipenak partekatzen hasi dute. Ludotekan, haurrek, nagusiei euren bizipenen inguruko galderak egin dizkiete, batez ere, euskararekin eta hizkuntzarekin loturikoak, baina baita herriko biziari buruzkoak ere. Nagusiek gerra ondorengo garaiak ekarri dituzte gogora, batez ere, euskara debekatuta zegoen garaietakoak.

Berriketaldiaren ostean, Gatz museotik herrira arte korrika txikia egin dute gatzagar gaztetxoenek. Lekukoa eskurik esku eraman dute haurrek, pozarren. Ondoren, txokolatea eta bizkotxoa dastatzeko aukera izan dute guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak