BIXI IBILI!

Zenbat pisatzen du marmelada poto batek?

Aitor Agiriano Arrese 2021eko abenduaren 20a

Jakionen eskutik jasotako marmelada potoaren pisua asmatu behar izan dute. Trukean, saria irabazi dute bi parte-hartzailek. Pisura gehien gerturatu denak, herrian gastatzeko 50 euro eskuratu ditu Leintz Gatzagako udalari esker. Besteak, berriz, produktua bera jaso du sari moduan. 

Astero izan dugu tokiko komertzioa umorearen plazan. Produktuaren pisura gehien gerturatu den herritarrak saria eskuratu du. Beraz, kalean bixi ibilita saria jasotzeko aukera izan da saioaren lehen denboraldian. 

Leintz Gatzaga herrien arteko tribial-pikean nola ibili den ikusi nahi? Hemen saio osoa gozagai. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak