Zuhaitzak landatzen Leintz Gatzagako Pagoederren

Maider Arregi 2014ko mar. 17a, 09:45

Udalak eta Gurelek antolatuta, Leintz Gatzagako Pagoederren zazpi haritz landatu zituzten domekan. Txikitxoak gustura jardun zutela kontatu digute.

Goizeko hamaiketan iritsi zen gurasoz eta umez osatutako 14 laguneko koadrila Pagoederrera. Aitzurraz zuhaitzendako zuloak egin ondoren, haritzak landatu zituzten. Leintz gatzagako gaztetxoak oso gustura ibili ziren lan horretan.

Urtean, hainbatetan egiten dituzte zuhaitz landaketak Leintz Gatzagan, eta domekan, aurrez landatutako eremu batean egin zuten hori. Hain zuzen ere, dagoeneko landatuta zeuden haritzak ihartuta zeuden eta horien tokia hartu zuten landatu berri duten zazpi haritz berrik. Txoriendako lau kabi ere jarri zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak