Zazpi haritz berri Leintz Gatzagako Pagoederren

Miren Arregi

Leintz Gatzagako Udalak eta Gurelek antolatuta, Leintz Gatzagako Pagoederren, zazpi haritz landatu zituzten atzo. Goizeko hamaiketan iritsi zen gurasoz eta umez osatutako 14 laguneko koadrila Pagoederrera.

Aitzurraz zuhaitzendako zuloak egin ondoren, haritzak landatu zituzten. Leintz Gatzagako gaztetxoak oso gustura ibili ziren lan horretan.

Aurrez landatutakoen tokian

Urtean hainbatetan egiten dituzte zuhaitz landaketak Leintz Gatzagan, eta atzo, aurrez landatutako eremu baten egin zuten hori. Hain zuzen ere, dagoeneko landatuta zeuden haritzak ihartuta zeuden eta horien tokia hartu zuten atzo landatutako zazpi haritz berriek. Txoriendako lau kabi ere ipini zituzten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak