Hain zuzen ere, 2243.Kilometroan eramango dute Leintz Udal Euskaltegiko ikasleek lekukoa; Kuatruena eta Aingeruguarda artean.
Horrez gain, honakoa izango da egunera begirako egitaraua:
Egitaraua
Korrika ofizialari ongi-etorri beroa emateko asmoarekin, Korrika batzordeak honako egitaraua prestatu du ostiralerako:
- 10:30 – Korrika txikia, herrian zehar
- 17:00 – Eskulanak, plazan (Tortolis ludotekak antolatuta)
- 17:00 – Gaztelekuan: graffitia eta merendola
- 18:30 – Buruhandiak
- 19:30 – Triki-kalejira
- 21:30 – Afaria Zuk ekarri zuk jan, (Mahaia erreserbatzeko 636 78 59 71)
- Furgofarra janari-furgoneta plazan egongo da
- 23:00 – Elektrotxufla, plazan
- 02:37 – Korrika Leintz Gatzagatik behera sartuko da Eskoriatzara