Hurrenez hurren: Goienak, Merkatariek, Eskoriatzako Udalak, Atxorrotx Kultura Elkarteak, Huhezik, Arizmendik, Jubilatuek, Luis Ezeizak, EH Bilduk eta Ederlanek.
Goiena izango da lekukoa hartu eta eramaten lehenengoa. Zarimutzen izango da hori, eta Goienak Goienakideei eskaini nahi die lekukoa eramateko aukera; horregatik, zozketa egingo du izena ematen duten Goienakideen artean. Parte hartzeko, Goiena app-eko zozketen gunean egin beharko da, eta horretarako azken eguna martxoaren 19a da.