"Eukalgintzarendako badirudi ezer ez dela ona, ezta? Pandemian euskalgintza joko zelai gabe utzi dute. Euskarari erabilgune asko galdu zaizkio. Kalean sozializazioa mugatu denean ere euskara egin daitekeen leku asko mugatuta geratu dira. Eta berriro tranpa egin digute osasun krisia eta euskara elkarren kontra daudela adierazita", adierazi du muxikarrak.
Feminismoak asko eman dio hainbat mugimenduri eta zeresanik ez euskalgintzari: "Euskalgintzak eman dio feminismoari eta feminismoak euskalgintzari. Zapalkuntzak bidean beste zapalkuntzekin gurutzatzen da. Noiz sentitzen gara emakume eta euskaldun? bada, bi kasuetan egoera gogor baten aurrean eta zapalduak sentitzean. Zapalkuntzak gurutzatzen dira eta zapalkuntza horretan, intersekzionalitatea lantzen da. Esaterako, euskalgintzak feminismotik ahalduntzearen ideia jaso du. Intersekzionalitatea tresna gisa erabiltzearen hautua egin du, alegia. Feminismoak hizkuntzarengandik ere jaso du, noski, berezitasun bat gehitzen digu-eta. Elkarri laguntzen diote biek eta emakume euskaldunarendako bi borrokak bateragarriak dira", azpimarratu du Onintza Enbeitak.
Asteleheneko Hemen Debagoiena saioan, Onintza Enbeitaren jardunaldia, eta bailaran Euskaraldiak izan duen ongietorria ikusgai.