Norbanakoek rolak aukeratzeko ordua

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 28a, 19:17

Eskoriatzako Euskaraldiko batzordeko zenbait kide plazan. Argazkia: Euskaraldia Eskoriatza

Entitateen izen-ematea amaituta, norbanakoen txanda iritsi da. kasu honetan, ahobizi eta belarriprest rolak aukeratu beharko dituzte azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarteko ariketan parte hartu gura dutenek, Euskaraldia.eus webgunean.

Euskaraldiari begira, 27 entitatek eman dute izena Eskoriatzan, eta, horien barruan, zenbait kanpo eta barne arigune sortu dira. Entitate batzuk enpresa izaerakoak dira; beste batzuk, aldiz, hezkuntzakoak, administraziokoak edo merkataritzakoak. Hala, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarteko ariketa masi- borako entitateek izena emanda, ahobizi edo belarriprest rolak ere aukeratu ditzakete norbanakoek, eta haiek ere eman dezakete izena Euskaraldia.eus webgunean.

Eskoriatzako zenbait entitatek Euskaraldiarekin bat egin dute.

Egoerak baldintzatuta

COVID-19ak eragindako egoeran "oso zaila izan da Eskoriatzan batzordea martxan jartzea eta entitateak izena ematera animatzea", adierazi du Mari Karmen Arrietak, Eskoriatzako Euskaraldiko koordinatzaileak. Hala ere, norbanako moduan Euskaraldian parte hartzera gonbidatu gura izan ditu eskoriatzar guztiak.

Batzordekideak, plazan

Euskaraldiko bigarren aldirako hasi dira batzordeko kideak informazioa eskaintzen, amantalak, poltsak eta banderatxoak saltzen... Hala, Gehiago, gehia- gorekin, gehiagotan banderatxoak bost eurotan erosi daitezkeela azpimarratu dute, gero leihoetan eta balkoietan jartzeko.

Eskoriatzan 27 entitate

Honakoak dira Eskoriatzan parte hartuko duten entitateen zerrenda:

1.-Akeita taberna
2-Aloña Frutadenda
3.-Altuna Anaiak harategia
4.-Arizmendi ikastola
5.-Arizmendi ikastola
6.-Egokiena elkartea
7.-Eingeinke Kultur Elkartea
8.-Eskoriatza Kirol Elkartea
9.-Eskoriatzako feminista taldea
10.-Eskoriatzako Udala
11.-Fagor Automation
12.-Fagor Ederlan
13.-Huhezi Elk. Koop.
14.-Ixkur ileapaindegia
15.-Kutxabank, S.A.
16.-Laboral Kutxa
17.-Leintz Udal Euskaltegia Mankomunitatea
18.-Luis Ezeiza Herri Eskola
19.-Manuel Muñoz kiroldegia
20.-Txistulariak
21.-Setalde Group
22.-Villar Ileapaindegia
23.-Azkoaga estankoa
24.-Zarus goxodenda
25.-Inkernu taberna
26.-Atxorrotx Kultur elkartea
27.-Gahir Fisioterapia eta Osteopatia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak