Ondorengo erabakiak hartu dira:
- Udal eraikuntza gehienak itxi egingo dira: kiroldegia, pilotalekua, kultura etxea, Zaldibar antzokia, Ibarraundi museoa, ludoteka, gaztelekua eta Zubiate labea.
- Liburutegian SOILIK mailegu zerbitzua emango da.
- Udaletxea zabalik egongo da, herritarrei arreta zerbitzu eman ahal izateko, baina eskatzen da, ahal den guztietan, telefonoz edo telematikoki harremanetan jartzea.
- Udal ekitaldiak zein ikastaroak bertan behera geratuko dira.
Hala ere, langile guztiak bere lanpostuan egongo dira, gainontzeko udal zerbitzuak eta udal funtzionamendua ahal den neurrian normaltasunez mantentzeko.
Beharra duten udal langileentzako babes tresnak ahalik eta azkarren eskuragarri jartzeko ahalegina egingo da (eskularruak, garbitzaileak…)
Egoera hau printzipioz martxoaren 30era arte mantenduko dela adierazi dute; hurrengo egunetan sor daitezkeen zalantzak zein eskaerak edo iradokizunak ahal duten neurrian argitzen saiatuko direla esanez.
Udal zerbitzuetako telefono zenbakiak:
Koronabirusaren zabalpena ekiditeko, udalak herritarrei gomendatzen die ahal duten kontsulta gehienak telefonoz egiteko. Horretarako, hona hemen udal zerbitzuen telefonoak.
- Gizarte zerbitzuak (telealarma, etxez etxeko zerbitzua, genero kontuak…): 943 71 31 36
- Udaltzaingoa: 943 71 45 32
- Herritarrentzako arreta zerbitza (udaletxea) 943 71 44 07
- Hirigintza eta obrak (obra lizentziak, hirigintza kontsultak, hondakinak…) 626 716 944
- Zergabilketa eta diru kontuak (zergak, ur edo autoen ordainketak…) 727 709 615
- Kultura, euskara eta gazteria (ikastaroak, ludoteka, gaztelekua, bilerak…) 943 71 46 88 // 650 49 51 66 (whatsapp) / 636 78 59 71 (whatsapp)
- Kiroldegia 943 71 53 28 // 673 68 56 03 (whats app)
- Ibarraundi museoa (bisitak, turismoa…) 943 71 54 53
- Liburutegia 943 71 31 35
- Larrialdietarako telefonoa: 943 71 45 32
- Jendaurreko ordutegia: 9:00 – 14:30