Eskoriatzako Udalak zenbait erabaki hartu ditu koronabirusa dela-eta

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 12a, 15:08

Udalbatzako kideak otsaileko plenoan batuta.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zaharren egoitzetarako hartutako neurriak, orain pertsona nagusien espazio komunetan ere aplikatzea erabaki duenez, Eskoriatzako Udaleko bozeramaile juntak jubilatu etxeak eta pertsona nagusien klubak (jolas-jardueretara zuzendutakoak) aldi baterako ixtea agindu du.

Prebentziorako neurri hauek hartu ditu Eskoriatzako udalak:

  1. Olazar jubilatuen elkarteko udal lokala aldi baterako ixtea.
  2. Udalak pertsona nagusiendako antolatzen dituen jarduera guztiak eta udal instalazioetan pertsona nagusiendako antolatutako jardura guztiak bertan behera uztea.
  3. Birusaren eragina ahalik eta txikiena izan dadin, une honetan kalteberen diren taldeak (pertsona nagusiak) bildu ohi diren establezimenduei gomendatzea beharrezko neurriak har ditzatela, orain arte Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako prebentzio neurriekin bat ez datozen jarduerak ez daitezen egin (dantzaldiak, karta jolasak, bingoak…).
  4. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak koronabirusari buruz emandako gomendioak ahalik eta azkarren ezartzea.

Ekoriatza Kirol Elkartekoek ere mezua zabaldu dute sare sozialetan honakoa esanez: "Osasun agintariek gomendatu duten bezala, bertan behera geratzen dira lehiaketak eta eskola kirola, baita entrenamendu eta kirol jarduera guztiak ere."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak