Emakumeen Nazioarteko Eguna

Berdintasunaren aldeko ekimen arrakastatsuak Eskoriatzan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 9a, 12:31

Eskoriatzako plazan, emakumeen indarkeriaren aurkako pankartarekin batu ziren herritarrak, udal ordezkariak eta Amuska elkartekoak.

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, ekintza ugari izan dira Eskoriatzan, eta datozen egunetan ere hainbat hitzordu izango dira. Eguaztenean emakumeen aurkako indarkeria baztertzeko kontzentrazioa izan zen Herriko Plazan, Prevención de violencia contra la mujer hitzaldia –astelehenean izan zen– eta emakumeentzako autodefentsa ikastaroa izango da gaur, besteak beste.

Eskoriatzako udalbatzak ere bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. "Otsailaren 21ean egindako ezohiko osoko bilkuran onartutako adierazpen instituzionalean adierazi bezala. Aho batez onartu zuten Martxoaren 8rako adierazpen instituzionala, ordezkaritza orekatu baterako zortzi printzipio jasotzen dituena, eta txosten europarreko gomendioak eta emakumeek eta gizonek tokiko bizimoduan izan behar duten berdintasunerako Europako gutunetik eratorritako konpromisoak ere onartu zituzten".

Kontzentrazioa, antzerkia…

Amuska Emakume Taldeak deituta eguaztenean 18:30ean emakumeen eskubideen alde egindako elkarretaratzearekin bat egin zuen Udalak, eta bertan, Udaleko hainbat ordezkari batu ziren. Horren aurretik, Tortolis ludotekan hezkidetza jolasak eta nesken eta mutilen arteko berdintasunaren inguruan hausnarketa txikiak egin zituzten, asanblada bidez. Zaldibar antzokian, berriz, elkarretaratzea amaitu ostean, Con fajas y a lo loco antzerkia izan zen, Tdiferencia Produkzioak taldearen eskutik, eta jende dezente batu zen bertan, berdintasuna, gazteak, amodioa, umorea eta halako gaiak lantzen dituen ikuskizunaz gozatzeko.

Datozen egunetarako hitzorduak

Emakumeen Nazioarteko Eguna Martxoaren 8an ospatu arren, datozen egunotan ere hainbat ekintza izango dira herrian. Esaterako, gaur, Atzoko enborrak, gaurko ezpalak dokumentala izango da ikusgai Zaldibar antzokian, 19:00etan. Domekan, martxoaren 12an, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren aldeko martxa egingo da, Aresko saskibaloi elkarteak antolatuta, eta hilaren 23an, berriz, Filmazpit zinema izango da, jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpitituluekin, antzokian. Bertan, gai hau jorratuko dute: emakumeari eragiten dizkioten arazoak. Eta 19:00etan hasita, The Curse, Mobile Homes, Rae, What to bring to America eta Irene filmak ikusteko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak