Arizmendiko Jose Arana gunean ere hainbat ekintza egin dituzte Emakumeen Nazioarte Egunean. Nahiz-eta egoitzatik kalera ez diren irten, genero ikuspegia oinarri izanda hainbat jolas egin dituzte egun osoan zehar.
Taldeetan batuta, haurrei Martxoaren 8aren esanahia transmititzen saiatu dira bertako irakasleak, eta hala gaia landu dute. Besteak beste, noiztik ospatzen den eguna, zergatik den… Horren ondoren, marrazkiak egiten aritu dira, eta talde argazkia ere egin dute egoitzako patioan emakumearen ikurra eginez.