Emakumeen Nazioarteko Eguna

'Hamaika kultura, eskubide berdinak' lelopean ospatu dute Luis Ezeizakoek Martxoak 8a

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 8a, 17:23

Luiz Ezeiza eskolakoek ekitaldi bikaina egin dute gaur, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Besteak beste, kantak, argazki erraldoia emakumearen ikurra eginaz…

Luiz Ezeizakoek gaur egindako ekitaldian, esku erraldoi bat jarri dute horma batean itsatsita eta ikasle, irakasle zein gurasoek, beraien eskuak (paperez egindakoak) lema ezberdinekin esku erraldoian itsatsi dituzte.

Ondoren, bosgarren mailakoek kafe kapsula moreekin egindako emakumeen ikurra atera dute, eta ikurraren inguruan hizkuntza ezberdinetan idatzita, aurtengo lema irakurri dute (hizkuntza hauek eskolako ikasle zein familien hizkuntzak ziren, hala nola, urdua, errumaniera, arabiera, ingelesa, gaztelania, polakoa…). Zeinu hizkuntzan ere aipatu dute lema: Hamaika kultura, eskubide berdinak.

Ekitaldia amaitzeko, eskolako patio erdian emakumeen ikurra eginez, eta puxika moreekin, argazkia atera dute, Mikel Markez eta Aire Ahizpen Konplize ditut eta abestia abestuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak