Hala, Eskoriatzak 5.359.298 euroko aurrekontua izango du datorren urterako, 2016koa baino %5 handiagoa. Hasiera batean, Udal Gobernuak egin nahi zuen inbertsio nagusia Alberja zaharra edo Labaderoa moduan ezaguna den ingurua konpontzea zen. Baina oposizioaren eskaerak eta baldintzak betetzeko erabiliko da inbertsio horretako zati bat. Dena den, alkateak adierazi du, gai hau baztertu barik, hasiera baten, alde batera utziko dutela eta proiektua lantzen joango direla.
Hurrengo proiektuak, parkeak
Inbertsioei begira, jolas-parke bat egin nahi da Kuatruenako urbanizazioan, eta Apotzaga auzoko umeen parkea konponduko dute. Bestalde, alkateak adierazi du gaur egun ere gauzatzen ari direla hainbat lan: "Intxaurtxuetako obrak martxan jarri ditugu, Arbiñostetik datorren espaloia… Iaz hasi genuen hiri-berritze planean jasotako eskaerak jasota ditugu. Ia %80 eginda egon arren, 2017rako utzi ditugu falta direnak…".
Sail ezberdinei dagokienez, orokorrean Euskara Sailak, gizarte arloek eta garapenak dezenteko igoera izango dutela ere adierazi zuen alkateak.
Hurrengo inbertsioak, parkeak
Inbertsioei begira, haur parke bat egin nahi da Kuatruenako urbanizazioan eta Apotzaga auzoko umeen parkea konponduko dute. Bestalde, alkateak adierazi du gaur egun ere gauzatzen ari direla hainbat lan: "Intxaurtxuetako obrak martxan jarri ditugu, Arbiñostetik datorren espaloia… Iaz hasi genuen hiri-berritze planean jasotako eskaerak jasota ditugu. Ia %80a eginda egon arren, 2017rako utzi ditugu falta direnak…".
Sail ezberdinei dagokienez, orokorrean, euskara sailak, gizarte arloek eta garapenak dezenteko igoera izango dutela ere adierazi zuen alkateak.
EH Bilduren eskaerak jasota
EH Bilduko Aitor Zubizarretak adierazi du aurrekontuetan txertatuak izan diren baldintza edo eskaerak hauek izan direla: "Aurrekontuak herritarrekin batera eta batzordeetan eztabaidatu behar direla eskatu dugu. Aurtengoen garapenean eta datozen aurrekontuetarako. Prekarietatearen Eskoriatzako egoera aztertu behar da, partida bat horretarako bideratuz. Karpa bat erostea, inbertsio gisa. Herriko ekimenak egiterakoan eguraldiaren menpe ez egoteko eta alokatzen ez ibiltzeko. Eta, azkenik, PERCOari lotuta komertzio mahai bat eratzea herriko merkataritzari laguntzeko".
Irabazi eskertuta
Rafa Bernal Irabazi alderdiko bozeramailearen esanetan: "Gure zuzenketak dira: Agenda 21a sustatzea, enplegua bermatzea zailtasunak dituztenei laguntzeko, elkartasuna adieraztea behar gehiago dutenei eta garapenari partidak handitzea. Udal Gobernuaren jarrera ona iruditu zaigu eta horregatik abstentzioa eman dugu, baina eskertu egin dugu euren jarrera".