GOITIBEHERAK: Julen Agirreburualde nagusi Eskoriatzako Lasterketan

Mirari Altube Arrese 2014ko ira. 21a, 08:18

Eskoriatzako II. Goitibehera Lasterketak pilotu eta zale ugari elkartu zituen Apotzaga auzotik Intxaurtxuetara bidean. Izan ere, han jokatu zen Euskadiko txapelketarako puntuagarria den lasterketa. 67 goitibehera elkartu ziren, horietatik 21 eskoriatzarrak, eta lasterketa politak egin zituzten askok. Julen Agirreburualdek irabazi zuen minutu bat eta 23 segunduko denborarekin.

Apotzagatik Eskoriatzarako ibilbideak 1,4 kilometro ditu, eta onenek minutu eta erdia baino gutxiago behar izan zuten hori jaisteko.

Txapelduna izan zen Julen Agirreburualde (00:01:23.067); bigarren geratu zen Aritza Castresana (00:01:24.964); eta hirugarren, Jokin Gutierrez (00:01:25.943)

Gorka Urrutia eta Lander Mediavilla eskoriatzarrek ere denbora onak egin gura zituzten Euskadiko txapelketako sailkapenean aurrera egiteko eta ez ziren gaizki ibili. Urrutia hamargarrena izan zen (00:01:32.192) eta Mediavilla, hemeretzigarrena (00:01:36.921).

Antolatzaileek, iaz legez, goitibehera berezia gertatu zuten: etxeko egongela. Han joan ziren bi emakume pijama jantzita eta kaskoen gainean erruloak zituztela, telebistari begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak