Entrenatzaileak, bere aldetik lehen zatiaren hasieran egindako joko ona nabarmentzen du; Santurtzi talde "handia" baita. 3 aste besterik ez daramatza taldeak lanean eta Larreategik itxura ona hartzen dio jada.
Atzokoa Euskal Kopako lehen faseko azken partidua izan zuen MUk. Fase hau amaituta esperoan daude bi talderik onenak zeintzuk izango. Hala ere, nahiz eta oraingoan irabazi aurreko partiduko 26 puntu negatiboek itxaropen gutxi uzten diete printzipioz.
Klubeko taldeen aurkezpen ofiziala
Bularraldea ondo puztuta esan dezakete Ointxe klubekoek taldae handia dutela. Atzo egin zuten talde eta kategorien aurkezpena eta esan dezakete Ointxeren proiektuan ia 200 kirolarik hartzen dutela parte, txikienen eskolatik hasi eta EBA mailako taldera arte. Hain zuzen, MUk Santurtziren kontrako partidua baino lehen egin zuten aurkezpena, 18 talde eta ilusioa trumilka. Familia argazki ederra atera zuten kirolariek, zuzendaritza k eta entrenatzaileek. Gerra-oihu duten "Ointxe, ointxe, ointxe! Mondra!" ozen botata, borobildu zuten aurkezpen jendetsua.