Apotzagatik Eskoriatzarako ibilbideak 1,4 kilometro ditu, eta onenek minutu eta erdia baino gutxiago behar izan zuten hori jaisteko.
Txapelduna izan zen Julen Agirreburualde (00:01:23.067); bigarren geratu zen Aritza Castresana (00:01:24.964); eta hirugarren, Jokin Gutierrez (00:01:25.943)
Gorka Urrutia eta Lander Mediavilla eskoriatzarrek ere denbora onak egin gura zituzten Euskadiko txapelketako sailkapenean aurrera egiteko eta ez ziren gaizki ibili. Urrutia hamargarrena izan zen (00:01:32.192) eta Mediavilla, hemeretzigarrena (00:01:36.921).
Antolatzaileek, iaz legez, goitibehera berezia gertatu zuten: etxeko egongela. Han joan ziren bi emakume pijama jantzita eta kaskoen gainean erruloak zituztela, telebistari begira.