Arratsalde aldean berriz, erromeriak girotuko du Eskoriatzako herria. Herrixa dantzan lelopean, Jainaga eta Narbaiza trikitilarien musika Patxi Montero gidariaren eskutik dantzatzeko aukera egongo da, 18:00etatik aurrera. Horrez gain herritarrek eginiko tortilak salduko dituzte plazan.
Erromeriaz aparte, Eskoriatzako toponimiaren erakusketa eskainiko dute kultura, arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara. Bertan Eskoriatzako leku izenak behin betiko onartu aurretik, orain arte jasotakoaren erakusketa egingo da, ekarpen berriak jasotzeko helburuarekin.