El_Txef_A ezizenaren atzean Aitor Etxeberria Bilbao dago. Bigarren diskoa labetik irtetear dauka musikari gazteak. We Walked Home Together izenburupean maiatzean aterako du. Bigarrena izango da. Musika elektronikoa oinarri hartuta, hainbat iturritatik edaten du eta bigarren iraupen lizeko honetan beste hainbat musikariren laguntza izan du. Horien artean, Gannot, Napoka Iria, Meggy edo Wooolfy.
Musikari talde baten laguntzaz biratzen ibili izan bada ere, Bergarako saiora bakarrik gerturatuko da, bere alde lasaiena eta intimistena kartzela zaharrera ekartzeko gogoz.
Aitor Etxeberria Bilbao, El_Txef_A.
Folk "biluzi eta sakona"
Bestalde, Iban Urizarren (Andrakan, Rafa Rueda, Cafe Teatro, Bizarra...) bakarkako proiektu berria da Amorante. Folk kutsua ateratzen du ahotsa gitarra espainolaz, harmoniumaz, perkusioz eta tronpetaz jantzita. Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta, orokorrean, tradizio anitzeko musika jorratzen du. "Biluzia eta sakona".
Proposamen interesgarri eta ez ohikoa, hortaz, oraingo egubakoitzean Bergarako gaztetxean. Oraingo hau eta datozen hiru asteotan Egubakoitzak kartzelan ekimenean eskainiko dituzten konzertuak Txapa Irratiak (97,2 FM) emango ditu zuzenean, "bertaratzerik ez dutenek ere ekimenaz gozatu ahal izateko".
Egitarau osoa, hemen:
- Maiatzaren 2a: El_Txef_A eta Amorante.
- Maiatzaren 9an: Lou Topet eta Bakelite.
- Maiatzaren 16an: Petti eta Isuo Sasiia.
- Maiatzaren 23an: Soka taldea eta Enekora.