Atez atekoa ezartzeko batzar informatiboak Eskoriatzan

Mirian Biteri 2014ko ots. 12a, 16:39

Atez atekoa ezartzeko batzar informatiboak egiten dabiltza egunotan Eskoriatzan: atzo arratsaldean egin zuten lehena; eta gaur goizean, bigarrena. Herriko iparraldean hiru hilabetez egindako proba pilotuaren "porrota" azaldu dute lehenik eta behin; eta jarraian, sistema berriaren funtzionamenduari buruzko informazioa eman. Bien bitartean, Eskoriatza Garbia plataformak herri galdeketa iragarri du hilaren 23rako.

"San Pedron, Intxaurtxuetan eta Gaztañaduin egindako proba pilotuak ez ditu esperotako emaitzak eman, edukiontzi marroietan jasotako hondakinen kalitatea ez delako ona izan". Hala azaldu die batzarrean Beñat Herce alkateak eskoriatzarrei eta, horren aurrean, "banakora joan beharra" dagoela jakinarazi zaie.

Edukiontzi marroia komunitarioa izan beharrean banakako ontziak banatuko dira, beraz, "gaikako sailkatzea zeinek egiten duen ondo eta zeinek ez jakin ahal izateko". Proba pilotuan egin den bezala, papera eta kartoiarentzako eta errefusarentzako ontziak ere banatuko dira.

Hondakinak 19:00etatik 06:00ak arte atera ahalko dira, eta egutegia ere zehaztu da: organikoa astean hirutan jasoko da; ontzi arinak, bitan; eta papera eta errefusa, astean behin.

Martxo amaieraran edo apiril hasieraran martxan

Martxo amaierarako edo apiril hasierarako gura dute atez atekoa ezarri.

Bizilagunek otsailaren 27ra arte izango dute aukera zintzilikarioen kokaguneekin lotutako alegazioak aurkezteko; martxo hasieran jasoko dute erantzuna, eta erakusketa egingo dute behin betiko kokapenekin.

Gaur egingo dute erdialdeko bizilagunei zuzendutako azken batzarra: 18:30ean hasiko da Ibarraundi museoan. Datorren astean, berriz, hegoaldean bizi direnendako bilkurak egingo dituzte.

Herri galdeketa hilaren 23an

Orain arte egindako bi batzarren "oso balorazio positiboa" egin du Beñat Herce alkateak. Badaki, ordea, eskoriatzar guztiak ez daudela atez atekoaren alde. Horren erakusle da Eskoriatza Garbia plataforma; asteon jakinarazi du galdeketa egingo duela hilaren 23an. Guzti horren berri emateko agerraldia deitu du bihar arratsalderako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak