Hain justu ere, horiz margotutako zakarrontzia ontzi arinendako izango da; urdina, paper eta kartoiendako; marroia, organikoarendako; eta grisa errefusarendako.
Hirigintza zerbitzuko udal langile Elisabeth Jauregik jakinarazi digu ekaina bukaerarako gura dituztela zakarrontzi guztiak egokitzea eta puntu berrietan jarrita izatea. Horren harira, azaldu du Udalak plangintza egin duela zakarrontziak aldatzeko modua "arrazoizkoa" izan dadin, eta kaleak, denbora luzez, zakarrontzi barik egon ez daitezen. Hori kontuan izanda, brigadako kideak "poliki-poliki" dabiltza zakarrontziak kentzen, eta horiek, egokitu ostean, ostera dabiltzala kalean jartzen. Horrekin batera, Jauregik gaineratu du parke gune eta plaza bezalako tokietan zakarrontziak egunero erabiltzen direla, eta hortaz, ingurune horiek ez direla zaborra botatzeko toki barik geratuko.